XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jajaren tabernan hilketak izan dira.

Txiki-txiki egindako pertsonak.

Kankarrekoz hilak.

Kasu bat datorren hilean eramango dute epaitegira.

Jakina, horrelako gauzak gauez gertatzen dira (fonografoak intzirika diharduela koloretako argiek errainu zoroak sortzen dituztenean).

Egunez, Jajaren taberna zarpaila da eta hutsik egoten da.

Atean jotzen dut, Queeniek zaunka egiten du, nere lagunak hots egiten du:

- Jaja andrea! Ei, andere! Ba al da inor etxean?

Oin-hotsa.

Atea irekitzen da.

Bihotzak uzkurtu egiten zaizkigu.

Jaja Jones bera da!

Eta erraldoia da; orbainak ditu; ez du irribarrerik egiten.

Ez, bekozko ilunez begiratzen gaitu bere deabru begien zirrikituetatik, eta galdetzen du:

- Zer behar duzue hemen?

Une batez txundituegiak geratu gara ezer erantzuteko.

Azkenik, nere lagunak ahotsa berreskuratzea lortzen du nolabait, ahots ahul xuxurlari bat besterik ez bada ere:

- Atrebentzia ez bada, Jaja jauna, zure whisky onenetik litro bat nahiko genuke.